Ibai-gane Jatetxearen Sustraiak

Aspaldidanik, gure familiaren jarduna ostalaritzari estu-estu loturik izan da, izan ere, hiru belaunaldiz gure lurreko produktuen eskaintzarik onena egiten aritu izan gara. Egun ere, gure aiton amonek egindako errezetekin jarraitzen dugu, gaur egungo uki batzuk emanez.

Inguru lasai eta ikusgarrian aurkitzen gara. Lea ibilbidearen barrenean eta Lekeitiotik 2,5 km-ra. Jatxearen aurrekaldean autobus geltokia dago.

Ibaigane Jatetxea jantokia mahai
Zelaiak natura ekologia

Gure Filosofia eta Misioa

Manipulazioek, ontziratzeek eta lehengaien garraioek milaka kilometrotara eramateak eragiten duten izugarrizko aztarna ekologikoa murrizteko. "Km. 0" filosofia, ideia bikaina da bizimodu eta sukaldaritza estilo bat sortzeko, batik bat egunero motibatu gaitzakeelako ingurumena babesten. Tokiko gastronomia sustatzeko eta horrela sahiesteko jatorrizko zenbait barietate/arraza autoktonomoak desagertaraztea, atzerriko produktuen inbasioengatik utzi egiten bait dira erabiltzen (baita ere eskualdeko plater tipikoak berrezkuratzea, janari azkarren pisua dela eta galtzeko zorian daudelako).

Filosofia horrek honako ekimenak garatzera garamatza. Esate baterako, Aramaioko Letazur baserrian, transgenikorik gabeko elikagaiez hazten ditugu gure ganaduak, "herri behia" arrazakoak hain zuzen ere. Baita ere, eguzki fotoboltaika eta ur beroaren instalakuntzak eta inguruko nekazari eta arrantzaleekin harreman komertzialak.

Jantokia Ibai-gane Oleta Amoroto
ibai-gane.com-ek, geure eta beste batzuen cookieak erabiltzen ditugu nabigatzeko esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.
X