Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraiki, jakinarazten dizugu web-gune honetan boluntarioki eman dizkiguzun datu pertsonalak edo harremanetarako formularioaren bidez eta emailez bidalitako datuak, Ibai-gane Jatetxearen ardurapean dagoen fitxategi batetan gorde ditugula.
Fitxategiaren Arduraduna:
Web orri honen bitartez, www.ibai-gane.com, bildu eta tratatzen diren datu pertsonalak, Ibaigane jatetxearen jabetzako data base batean sartuko dira eta data base honek dituen fitxategien bidez kudeatu eta gordeko dira.
Fitxategi horien arduraduna Ibai-gane Jatetxea da.
Bere helbide soziala, Ibaigane Jatetxea, Ugaran Auzoa, 48289 Amoroto (Bizkaia) da.
Fitxategi horiek behar bezala erregistratuta daude Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusian.
Datuak Biltzea:
www.ibai-gane.com bitartez biltzen diren datuak erabiltzaileek ematen dituztenak dira, bai web orriko inprimakietan edo fomularioetan jartzen dituztenak eta bai gure helbide elektronikoetara bidaltzen dituztenak.
Bildutako datuen erabilera eta helburuak
www.ibai-gane.com gunean biltzen diren datu pertsonalak helburu jakin batzuetarako dira. Horietarikoren batekin ados ez bazaude, info@ibai-gane.com helbidera idatziz adieraz dezakezu.
Aipatutako 15/1999 Lege Organikoaren arabera, datu-lagatzaileak edozein momentuan izango ditu sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, arauz ezartzen denari jarraituz honako helbide elektronikoan: info@ibai-gane.com .
Honako hauek dira aurreikusten diren erabilerak eta helburuak:
1. Erabiltzaileen erregistroa egitea eta horiek kudeatzea. Izena emateko inprimakian ematen diguzun informazioa web orriaren erabiltzaileak kudeatzeko, erosi edo erreserbatzen diren produktuak zure etxera helarazteko eta legeak agintzen duena bermatzeko erabiliko dira. ibai-gane.com-k ez du onartuko gezurrezko izenarekin erregistratzea edota beste pertsona edo enpresa batzuen izenean egitea. Inprimakian gezurrezko informazioa emanez gero, berehala utziko diozu erabiltzaile izateari eta legearen arebera kudeatuko da.
2. Daukagun produktu edo zerbitzuren bat eskuratzen duzunean, zure eskariak tramitatzeko, bidaltzeko eta fakturatzeko erabiliko ditugu zuk emandako datuak.
3. Informazioa bidaltzea Zure informazio eskariei erantzuteko erabiliko ditu ibai-gane.com-ek. Inprimakietan edo mezu elektronikoetan txertatzen duzun informazioa, gainera, gure produktuen eta zerbitzuen inguruko informazioa bidaltzeko, promoziorako ere erabiliko dugu. Informazio hori ohiko postaren edo/eta gailu elektronikoen bidez bidaliko dugu. Informazio hori jaso nahi ez duten erabiltzaileek info@ibai-gane.com helbide elektronikora idatziz adieraz dezakete.
4. ibai-gane.com-ek ez ditu zure Datuak hirugarrenei helaraziko. Baina egoera jakin batzuetan, zure datu pertsonalak hirugarren batzuei helaraz daitezke. Horietakoren batekin ados ez bazaude, info@ibai-gane.com helbidera idatziz jakinaraz dezakezu. Honako egoera hauetan helaraziko dira datuak:
4a. Legeak hala agintzen duenean:
Zure datuak hirugarrenei helaraziko zaizkie lege arauren batek hala agintzen duenean (administrazio publikoak, administrazioko edo epaitegietako agintaritzak eta abar...).
4b. Ordainketak kudeatu behar direnean:
Ordainketak kudeatzeko, fakturazioak eta abar, Ibai-gane.com-ek gestoria bat du kontrataturik, konfidentzialtasuna bermatuta duena. Hori dela eta, enpresak dituen fakturazioak, administrazio publikoak eskatzen dituelako, gestoria honi bidaliko zaizkio, segurtasun neurri guztiak hartuz.
4.C Mezularitzarako eta Logistikarako:
Ibai-gane.com-en erosten edo erreserbatzen diren produktuak, mezularitza eta logistika enpresen bidez bidaliko dira. Lan egiten dugun mezularitza enpresek zure datu pertsonal batzuk behar dituzte eskuratu dituzun produktuak zuri eramateko, eta haiek behar dituzten datuak helaraziko zaizkie. Beti ere, konfidentzialtasuna bermatuz.
Segurtasuna:
Ibai-gane.com-k teknologiak gaur egun eskaintzen dituen bitartekoak erabiltzen ditu zure datu eta informazio pertsonalak babesteko, eta, horretarako, zerbitzari seguruan gordetzen da gure web orria.
Gure webgunea, babestuta dago erasorik ohikoenetatik. Dena den, oroitarazi nahi dizugu teknologia ez dela hutsik gabea, eta, horrexegatik, zure esku dauden bitarteko guztiak jarri behar dituzula zure datuak seguru egon daitezen.